LoiolaSare

Materialen eta energiaren kontsumoaren inbentario baten lanketan oinarritutako proiektu honi esker, eskualdeko sektore desberdinetako hamar enpresek ,kontsumoak eta hauei lotutako gastuak murrizteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte eta bere enpresen lehiakortasuna hobetu.

Proiektu hau, IHOBEk, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak emandako diru-laguntzari esker garatuko da, 2010-2014 aldirako Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programaren esparruan hain zuzen, Loiola Berrikuntza, Mirandaola Servicios Medioambientales aholkularitzarekin batera izango delarik proiektuaren buruan eta zuzendaritza lanetan.

LoiolaTalde

Proiektuaren helburu nagusia ingurumen hobekuntza kudeatzeko sistema bat ezartzea da Ekoskan metodologiaren bitartez, ingurumen portaera hobetu eta etorkizuneko proiektuetarako sinergiak hautemateko asmoz.

Proiektu hau IHOBEk, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak emandako diru-laguntzari esker garatuko da, 2010-2014 aldirako Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programaren esparruan hain zuzen, Loiola Berrikuntza, Mirandaola Servicios Medioambientales aholkularitzarekin batera izango delarik proiektuaren buruan eta zuzendaritza lanetan.

Urola Erdiko mekanizazio enpresa bat eta hiru ikastetxe ari dira elkarlanean ekimen honetan: Talleres Alberdi Hermanos, Oteiza Lizeoa, Urola Ikastola Azkoitia eta Urola Ikastola Azpeitia.

Zuretzat

Proiektu honen helburua teknologia berriak aplikatzea da, herritar eta Administrazio Publikoen artean bi norantzako komikazio kanala eskainiko duen plataforma ireki bat sortzeko.

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza eta Turismo sailaren GAITEK programan barne dago eta enpresen lehiakortasuna hobetu nahi dute I+G+b erabiltzen duten proiektuak sustatuz produktu berriak garatzeko helburuarekin.

Proiektu honetako empresa eta erakunde partehartzaileak hauek dira: Elkarmedia S.L., Txakel eta Loiola Berrikuntza Fundazioa. Proiektu honen agente zientifiko-teknologikoa Vicomtech-IK4 izango da.

Logo_SPRI_copia

Logo_GAITEK

KudeData

Proiektu honen helburua da kudeaketa komertziala automatizatzeko modulu multiplataforma bat garatzea Internet-en.

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza eta Turismo sailaren GAITEK programan barne dago eta enpresen lehiakortasuna hobetu nahi dute I+G+b erabiltzen duten proiektuak sustatuz produktu berriak garatzeko helburuarekin.

Proiektu honetako partehartzaileak Ukabi S.L. buru izanik hauek dira: Alberdi Mekanizatuak S.L., P3 Suministros, Camepak-2 S.L. eta Loiola Berrikuntza Fundazioa, Tecnalia Teknologia Zentruaren laguntzarekin kontatuko dutelarik beren proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

Logo_SPRI_copia

Logo_GAITEK

Artikulu gehiago...

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net