Loiola Berrikuntza - Ezagutza Gunea sarearen baitan berrikuntza arduradunen lan-talde berria sortu da.

Urtarrilaren 26ean, osteguna, bildu ziren lehenengoz Ezagutza Guneako kide diren enpresetako hainbat Berrikuntza arduradun Loiola Berrikuntzaren egoitza berrian. Goizean egindako bileraren ostean, haien artean lan talde berri bat sortzea adostu zuten, Berrikuntza hizpide. Talde honen helburua, I+G+b-ko lan talde berri baten sorrera zehaztea izan zen, beronen lanerako filosofia nahiz funtzionamendu pautak elkarrekin adostuz. Bertan, beraien artean ezagutza transmititu, esperientziak konpartitu eta heuren enpresetarako baliogarri izango diren hainbat ekimen landu ziren, Loiola Berrikuntza- Ezagutza Guneako, sareko kide diren enpresetako, Mondragon Unibertsitateko eta CIC nanoGUNE-ko ordezkariak elkartu zirelarik.

Gehiago irakurri...

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net