IKASLEAK ETA BAILARAKO ERAGILE EKONOMIKOTAKO ORDEZKARIAK ELKARLANEAN "ELKARREKIN ERAIKITZEN" PROIEKTUAREN BAITAN

ELKARREKIN_ERAIKITZEN_3_300

Otsailean amaitu da proiektuaren lehen zatia, bertan bailarako ikastetxeetako 15 irakasle prestatu direlarik Irakaskuntza Metodologia Berrietan, “Team Academy” edo “Desingn Service” bezalako metodologietan. 4 sesio konpartitu dituzte prestakuntza prozesuan zehar, elkar ezagutzeko aukera paregabea izan delarik. Bertan, prozesuaren inguruan izan zitzazketen zalantzak eta ikuspuntuak elkarbanatzeko aukera ere izan dute, oso ongi baloratu duten aspektua izan delarik. Bakoitzak dagokion ikastetxean definitu duen proiektuaren aplikazioan jarriko ditu martxan prozesuan zehar jasotako erraminta eta ezagutzak.

Gehiago irakurri...

IRAURGI BERRITZEN GIPUZKOA SAREANen PARTEHARTZEN BESTE ESKUALDEEKIN ELKARLANEAN

Gipuzkoa Sarean 1.1

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren eskutik, lurralde garapenerako eredu berri baten eraikuntza prozesura gonbidatu ditu Gipuzkoako hamaika eskualdeetako ordezkariak. Pasa den irailetik, Iraurgi Berritzen partehartzen ari da, Gipuzkoa Sarean proiektuaren baitan sustatu den Eskualde arteko Mahaian.

Gehiago irakurri...

IRAURGI BERRITZEN, BAILARAKO MAPA INDUSTRIALA OSATZEN

mapa industriala prentsaurrekoa 300

Urola Erdiaren egoera ekonomikoa larria bilakatu da azken urteetan, eraikuntza eta altzairugintza sektoreen krisiak eraginda. Bertako enpresen aktibitate ekonomikoa sektore hauengan zuen menpekotasuna dela eta, krisiaren eragin handia nabaritu delarik eskualdean.

Egoera ekonomiko larri hau ikusita, eskualdeko estrategia berriak garatzeko, norabide-ardatzak erabakitzeko, eta elkarlanerako nahiz aukera industrial berriak hautemateko asmoz, beharrezkoa da egungo enpresa ehunaren ezaugarriak ezagutzea, planteatuko diren bilakaera bideen egingarritasuna eta beharko diren inbertsioak egoki baloratu ahal izateko.

Gehiago irakurri...

BERRIKUNTZA ARDURADUNAK DOKUMENTU ETA PROIEKTUEN KUDEAKETARAKO ERREMINTAK LANTZEN

BERRIKUNTZA Ard 228

Pasa den martxoaren 21ean bildu zen IB-Ezagutza Sareko Berrikuntza Arduradunen Taldea, eurek proposaturiko bi gai aztertu eta kontrastatzeko bai aditu, bai beste enpresa arduradunekin: Dokumentu eta Proiektuak kudeatzeko metodologia eta kasuak enpresetan.

Gehiago irakurri...

Artikulu gehiago...

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net