EKOERAGINKORTASUNA, BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUNERAKO ERAGILE

Ekainak 1 

Ugarte Poligonoa 87 - 20720 Azkoitia 

09:00-13:00 

Ekitaldi honekin, gure erakundeak, Hobeto lehiatzeko aukerak lemapean Ihobek, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatutako lehen Euskadi 2012 Ekoeraginkortasun Astearekin bat egiten du. Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren baitan garatutako ekimen honek, euskal industriaren jarduera iraunkor eta berritzaile guztiak ezagutarazi nahi ditu, ekoeraginkortasunak eskaintzen dituen negozio aukerekin batera. 

Izen-ematea (edukiera mugatua)

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943 85 40 11 telefono zenbakian.

Ez da jardunaldi isolatu bat. Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen aurrerapausoak etorkizun iraukorrago, eraginkorrago eta berritzaileago beterantz bultzatzeko ezinbesteko den, Euskadi 2012 Ekoeraginkortasun Astearen baitan antolatutako ekitaldi desberdinen parte da.

Maiatzaren 25etik ekainaren 5era, Euskadi 2012 Ekoeraginkortasun Astean, Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen lehiakortasuna hobetzen eta nazioarteko eta barneko merkatuetan lidergoa izaten lagunduko dien ekintza eta iniziatibei helduko zaie.

20 erakunde baino gehiagok parte hartzen dute 30 ekitaldi inguru dituen egitarau honetan. Bertan, sektore desberdinetako industriek, berrikuntzari, beraien leiharkortasuna hobetzeari, merkatu berde berriak eratzeari eta baliabideen erabilera arrazionalizatzeko teknologia garbiagoak txertatzeari buruzko jardunbide egokiak trukatuko dituzte.

Euskadi 2012 Ekoeraginkortasun Asteko egitarau osoa,www.ihobe.net webgunean begiratu dezakezu.

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net