BAILARAKO UDALEK 25 LANPOSTU BERRI SORTU DITUZTE

Langabeziari aurre egin eta enplegua sortzeko helburuz Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzenen laguntzaz martxan jarritako Enplegu Planaren baitan 21 lanpostu berri sortu ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz berriz beste 4. Hauek langabezian dauden herritarrak kontratatzeko izango dira.

Lanpostu horietan aritzeko dagoeneko eman daiteke izena, eta interesatuei Lanbiderekin edo Azkoitia eta Azpeitiako enplegu orientazio zentroekin lehen bait lehen harremanetan jartzeko eskatzen zaie, postu batzuetan izena emateko epeak mugatuak direnez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez ateratako lanpostuak:

Aldi baterakoak, landaldi osokoak, eta bost hilabeterako. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta interesatuek Lanbiden eman beharko dute izena, maiatzaren 23a baino lehen. Langile hauek maiatzaren amaierarako lanean hastea aurreikusten da.

  •  KIDETUZ egitasmoko teknikari laguntzailea 
  •  Enpresa berrien kontsolidazioarako teknikari laguntzailea 
  •  Hirigintzako eremu lanetarako tekanikari laguntzailea:
  • Herri lanetarako peoia 

Lanbidek bideratutako Enplegu planaren baitan ateratako lanpostuak:

Bost proiektu garatzeko lanpostuak sortzea aurreikusten da. Guztira 21 lanpostu. Kontratazioak bailarako udalen bidez, Urkomeren bidez edo Iraurgi Berritzenen bidez egingo dira eta honakoak izango dira:

  • 8 lanpostu EkoBailara proiektuaren barruan
  • 3 lanpostu FabrikaTu proiektuaren barruan
  • 2 lanpostu Forma Teu-Inter proiektuaren barruan
  • 3 lanpostu Forma Teu-TICen barruan
  • Lanpostu bat UrolEkinen barruan
  • 4 lanpostu Azpeitia Ekitenen barruan

Kontratazioen inguruko xehetasun gehiago lortu daiteke  Lanbiden. 

  
  

  

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net