EKINTZAILETASUNA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Iraurgi Berritzenenek, ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki  berri du. Diru-laguntza hauek enpresa berriak sortzeko interesa duten Azpeitia eta Azkoitiako herritarrei zuzentzen dira, izaera estrategiko edo berritzailea duten jardueren arloak bereziki lagunduak izango direlarik.

Eskariak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 1ean amaituko da.

Diru-laguntza hauei buruzko oinarri arautzaile orokorrak  eta laburpena ondorengo esteketan aurki daitezke:

Oinarri orokorrak

Laburpena

BAILARAKO UDALEK 25 LANPOSTU BERRI SORTU DITUZTE

Langabeziari aurre egin eta enplegua sortzeko helburuz Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzenen laguntzaz martxan jarritako Enplegu Planaren baitan 21 lanpostu berri sortu ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz berriz beste 4. Hauek langabezian dauden herritarrak kontratatzeko izango dira.

Gehiago irakurri...

2014KO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEAK ZABALIK (GFA)

Diru laguntzak 2014 1 300

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorengo egun eta asteetan zabaltzen ditu 2014ko diru-laguntzak eskatzeko epeak.

Hori dela eta, Iraurgi Berritzenetik adierazten dizuegu diru-laguntzei dagokien bitartekari lanetarako prest gaudela; bai, behar duzuen informazioa emateko edo eskuratzeko, nahiz eman beharreko pausuetan laguntzeko.

Gehiago irakurri...

GOIERRI ETA UROLA ERDIA ELKARLANEAN: BERRIKUNTZA SOZIALA ETA TEKNOLOGIKOA TOKIKO GARAPENEAN

Elkarrekin Eraikitzen 300

Urola Erdia eta Goierriko eskualdeak, ikasketa prozesu bat jarri dugu abian elkarlanean, Berrikuntza soziala eta Teknologikoaren orekan oinarrituriko Tokiko garapena sustatzeko bi eskualdeetan. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin sustatu da eta metodologia Orkestrarekin elkarlanean gauzatuko da.

Gehiago irakurri...

IRAURGI BERRITZEN

AZKOITIA Julio Urkijo Etorbidea 25 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 85 11 00

AZPEITIA Sindikatu Zaharra Enparan kalea 1 - 3 20730 Azpeitia - Gipuzkoa Tel.: +[34] 943 02 60 69

info@iraurgiberritzen.net